XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Puntu honetan Graphing Assistant programa abiarazteko zein prozedurari jarraitu behar zaion azaltzen da.

Aipatutako programa erabiltzeko behar den ekipamenduaren deskribapena ere egingo da, zure ordenadoreari programaren disketa egokitzeko SETUP programa bereziaren erabilera azalduko da, Graphing Assistant-en funtzionamendua zenbait periferikorekiko erakutsiko da eta, azkenik, programaren disketaren segurtasun-kopia egiteko beharrezko aginduak ikus ahal izango duzu.

Lehen aldiz erabili aurretik Graphing Assistant programaren disketaren segurtasun-kopia bat egitea, oso garrantzitsua da.

Gainera, atal honetan programa kargatzeko era, menu nagusiko zenbait funtzio aukeratzeko era, Graphing Assistant-eko tekla berezien erabilera eta zure zalantzak, Laguntza-pantailak kontsultatuz, ebazteko argibideak, ikus ditzakezu.

Graphing Assistant programa erabiltzeko behar den ekipamendua

Graphing Assistant programa erabiltzeko ondoko ekipamendua behar duzu: IBM Personal Computer familiako ordenadore bat, 128 kb-eko memoriarekin gutxienez, eta bi aurpegiko disket-unitatea.

Zalantzarik izanez gero, zure saltzailearengana jo ezazu.

Kolore / Grafikoen Egokitzaile bati konektatuta dagoen monitore kolorebakarra edo posibilitate grafikoak dituen monitorea (koloretakoa edo zuri-beltzekoa).

Zure ordenadoreari behar bezala konektatutako inprimagailua, seriean nahiz paraleloan (aukeran) inprimagailu matrizial bat izan behar du eta grafikoak inprimatzeko ahalmena eduki behar du.

Ondoko plotterretatik bat, ordenadoreari behar bezala konektaturik.